MUGALUR proiektua abian da! Zure etxetik hurbil eginen dira tailerrak muga eta mugaz-gaindikoaz hausnartzeko.
Tailerrek 2 helburu nagusi dituzte:
- muga zertarako eta nola pasatzen dugun gaur egun gogoetatzeko, mapetan marraztuz gure gaurko ohiturak, diagnostiko herrikoi bat osatzeko eta lurralde bakoitzeko errealitatea kondatzeko
- biharkoari begira, zer egin dezakegun hausnartzeko, ibarretako garapen proiektuetan zein ekarpen egiten ahal duen mugaz-gaindikoan pentsatzeak aipatzeko, alde bateko eta besteko jendea bilduz, zer prest dagoen egiteko azalduz.
Gazte, ez hain gazte, hautetsi, elkarte-kide, autonomo, biztanle, emazte, gizon…. interesa duzun ber, ongi etorria zira tailerrera azaroaren 17an, ostiralarekin, 19:00etan, Urepeleko Amerikanoinean. Hurbildu!
Izena eman hemen.
Informazio gehiago hemen.