Archives: Apus Events

ALDUDEKO KLIKAren PIZZA GAUA

Beren Kaliforniako bidaiaren pagatzeko, Aldudeko Klikalariak Pizzaiolo bihurtzen dira... Ez ahantz zuen pizza otsailaren 15eko manatzea!!!

Adélaïde Mukantabanarekin afaldu

Otsailaren 5eko astean, hemen gaindi izanen da Adélaïde Mukantabana anderea, hori da Rwandako Tutsien genozidiotik eskapatu zen emaztea. Geroztik Bègles-en eta orai Dordoina aldean bizi izan da. Berriki plazaratu duen ...

AIBAren bilkura

LANA gaiaren barnatzeko lehen bilkura otsailaren 5ean, astelehenez iraganen da Aldudeko Erreka Gorrin 20:00etan. Ongi etorria izanen zira!

“ESTITXU” bideo dokumentala Sanoki gelan

Urtarrilaren 28an igandean aratsaldeko 3ak eta erditan Aldudeko zinema gelan ikusten ahalko da Franck Dolosior berriketariak egin bideo dokumental bat "Eztitxu" kantariaz.Horra hunen presentazeko testo bat. Estitxu kantari zenaren aipamenek ...

Suhiltzaileak eskas gure ibarrean! Bilkura Alduden

Urtarrilaren 27an, ibiagoitzez, goizeko 10:00etan, antolatua izanen da bilkura bat suhiltzaileen kasernan, Alduden: suhiltzaile bilakatu edo informatu nahi dutenen guzientzat. Lazlo Titli baigorriar suhiltzaileen xefa ere hor izanen da, suhiltzaile ...

2018eko ate idekiendako, zoin gai?…

Etorri gure laguntzerat xekatzen (eta atsemaiten!) heldu diren ate idekien gai berria. Hitzordua urtarrilaren 9an, asteartez, aratseko 7.30an, Aldudeko Erreka Gorrin.

Trinketako finaletako afaria

Aldudeko trinketako pala lehiaketa burratzen ari da... Abendoaren 23an, ibiagoitzez iraganen dira finalak atsaldez. Ondotik afaria Alfaro ostatuan. Izenak eman 16a aintzin!

Etxe hutsak: bilkurarat komita deneri zabaldua

2016an lantzen eta barnatzen hasi giren "etxe hutsen" gaia aintzina segitzen du... 6 ilabetez, Poline Texier urepeldarrak egin lanaren ezagutzeko, etorri Aldudeko Erreka Gorrirat, abendoaren 13an astezkenez, aratseko 8etan.