“KINTOAN” ARGAZKI ERAKUSKETA – BANKAN

“KINTOAN” ARGAZKI ERAKUSKETA – BANKAN

Duela 10 bat urte, Bankako Herriko Etxeak engaiatu zela mugazgaindiko dinamikan eta segitzen duela estrategia horietan. Aurten ere, Nafar Garaiko Esteribarrekin “Kintoan Barna” partaidetzan da, eta hainbat proiektu gauzatzen ari dira xede batekin: mugazgaindiko lotura berpiztea.

Testuinguru honetan, argazki erakusketa ibiltaria partaidetzan diren herriz-herri pasatzen ari da. Udaberri honetan, Bankako Olhaberrin ikusgai izanen da. Erakusketa horrek “Kintoan” izena du, bere paisaiak, fauna eta flora, eta emazteen lana balioan ezartzen ditu. Gregorio Seminario Eugitarra, argazkilariak bere begiradaren bidez natura eta bizileku berezi hori goraipatu nahi du.

Martxoaren 30etik goiti ikus daiteke, libroki eta hilabete bat egonen da Olhaberri ondare interpretazio zentroan.

Agian elkar ikusiko dugu gure herrian, momentu goxo baten pasatzeko, kafe bat partekatzeko edo sinpleki zure bisitaren plazerra ukaiteko.

Olhaberri zentroaren telefono zenbakia: 05 59 37 79 19

Start date:

Apr 27th, 2022

Finish date:

Time: