The Blog

créche baleako haziak

3 herriek eta Baleako Haziak mikro-haurtzaindegiak proiektu bat erematen ari dira kantinen bazkariak hobetzeko, eta bide beretik Maite Garatearen saltegia sustengatzeko.

Helburua da 3 eskoletako kantinetan eta mikro-haurtzaindegian haurrek tokiko janari sano gehiago jan dezaten. Jadanik eskainiak zitzaizkien tokiko haragi, xarkuteria, arroltze eta esnekiak. Apiriletik goiti, tokiko barazki eta fruitu biologikoak ere janen dituzte. Maite Garatekoak du arartekoa eginen ekoizle eta herriko etxeen artean. Ondorioz, herritarrek ere tokiko baratzekari, fruitu eta esneki biologikoak erosteko parada izanen dute ere, berentzat, Maite Garatearen saltegian. Denak gomit gira beraz ekoizpen berri horiek jastatzerat, Maite Garatearen komertsioa sustengatuz.

 

Baleako Haziak elkartearen proiektua, haur ttipien harrera eskaintza handitzeko ibarrean:

8 hilabete badu orai Baleako Haziak elkartea lanean ari dela erakunde publikoekin proiektu berri bat muntatzeko ibarrean, haur ttipien harreraren eskaintza handitzeko, mikro-haurtzaindegia bete-betea delako.

Erakunde publiko guziek onartzen dute orai horrelako proiektu bat baitezpadakoa dela, ikusiz zonbat sortze baden ibarrean.

Deliberatua izan da Baleako Haziak “multi-accueil” delako haurtzaindegia bilakatuko dela. Horrek erran nahiko du 2023tik goiti 2 xerbitxu proposatzen ahalko dituela: harrera kolektiboa, orai bezala, 10 tokirekin; eta harrera indibiduala, Marie Arambel haurtzainari esker, 4 tokirekin (Marie-k etxetik lan egin lezake, baina Baleako Haziak elkartearen langilea liteke). Bigarren etxe-haurtzain bat hartzeko posibilitatea baliteke ere, Urepelen.

Egitura berri hori muntatzeko artean, Marie Arambel bere kondu hasiko da apiril erditsutan, Baleako Haziak elkartearekin harreman hurbilean.

Proiektu guzi hau ahal bezain ongi eremaiteko eta defendatzeko erakunde publikoer begira, ibarreko 3 herriko etxeek, Baleako Haziak elkarteak eta Marie Arambelek galdegiten die haur zaintza beharrean diren edo izanen diren familia guzier beren burua ezagutaraz diezaien, jakin dezaten xuxen zonbateko galdea baden ibarrean, hilabetez hilabete.