AIBAk elkarte dinamikoa izan nahi du. Horren kideak dira Banka, Aldude eta Urepeleko biztanleak ; beren herria – sorterria edo hautatu dutena – maite dutenak, Aldudeko ibarrean bizitzeaz harro direnak. Nahi dute zaindu, orai bezala izan dadin lasaia, berdea, bizitzeko atsegina, … baina ez motela !
Nahi dute ibarra biziarazi, mugiarazi, aldarazi, gogoetatuz haren etorkizunaz, beren etorkizunaz.
Zer behar ote da aldatu, ekarri, hobetu kanpotiarrak hunat etor ditezen bizitzerat, baina ere, bereziki, hor sortu direnek segi dezaten hor bizitzen ?
AIBAren lana gogoeta eta talde lanetan da oinarritzen. Arlo hauek ditu jorratzen : lurraldearen promozioa, turismoa, ingurumena, sail soziala, kulturala, kirola.
AIBAren aberastasuna bere kideen ainiztasuna da : gazte eta ez hain gazte, berriki instalatuak eta bertan sortuak, partikularrak eta profesionalak, elkarteak eta hautetsiak. Bai, AIBA deneri idekia da, eta hitza emaiten dio nahi duenari.
Baina ez da hori guzia. Eta ez…
AIBA, oihua da, edo kasik.
Orduan goazen, gu abiatuak gira !
Heldu zirezte ?
AIBA!!!!!!!!!!