Aldudeko ibarra lasaia dago, egia, bainan ez da batere aspergarria!
Estimatzen dakinarendako, altxor ainitz gordetzen ditu.
IRAGANAREN LEKUKO
MEHATEGIEN ZENTROA bisita ezazue: aintzin aroko errestoak, kobre, burdin, urre eta zilar mehategi…
Harrespil, trikuharri eta beste megalito frango aurki dezakezue hesi baten bazterrean edo oihan baten hegian.
Historio berezi eta kultura indartsu bat
Ibarraren hasieran: KINTOA…
XALBADOR, Euskal Herri osoan ezagutua den bertsularia, Urepelen sortua…
LEPEDEReko lepoan, gure arbasoek pentsatutako uso ihizi berezia.
SANOKI GELA, paregabeko “Zine Gela” jaz arraberritua.
ESMERALDAREN KOLOREZKO ALTXORRA
Naturaren aberastasun miresgarriak: Hairako pagadi, alimaleko gaztain ondoak, iturri garbi, hagazti migratzaile,mendietako landare eta abere mota ainitz, etabar
ARTEA ETA ARKITEKTURA
Lehengo eta oraiko baxenafartar etxaldeak, arbelezko ezkila-dorreak dituzten eliza eta kapera xarmantak, harrizko edo burdinezko eskulturak…
JOLASBISITAK ETA GOZOZALEENAK
KINTOA Euskal Xerria, Ossau-Iraty ardi gasna , ardi gasna egileak eta Bankako amuarrain hazkuntza ezagutzeko itzuli eta bisitak.