The Blog

Hobeki erran, Uztailaren 5etik 8rat Tarbes-eko hirian iraganen den Mendiaren ekonomiako nazioarteko saloinean, Aldudeko Ibarra aipu!

Pirineo mendien artean kokatzen da saloina hau, eta Mendiaren begirapenean, antolaketan eta garapenean laguntzen duten pribatu eta publiko aktoreak biltzen ditu.
Profesionalek haien ekoizpen eta serbitsuen bultzatzeko parada izanen dute, 3 egunez, begiztatuak diren erosle eta kideeri. Ondar 2 egunetan berriz, guzieri idekia izanen da gertakari hori.
Sozio-ekonomiko dinamikoa delakotz gure ibarra bai eta kalitatezko ekoizpenak proposatzen baititugu Aldudeko Ibarra, kitorik ukan ahal izan dugu stand bat AIBA elkartearen bidez. Xantza bat da!

Egun batez edo 2 egunez nahi badituzu zure ekoizpenak/serbitsuak presentatu, edo/eta Aldudeko Ibarra aurkeztu eta irudikatu gurekin harremanetan sar ahal bezein laster.