Bankako meategiko bisita gidatuak

Bankako meategiko bisita gidatuak

Bankako Herriko Etxeak herriko meategien ondarearen balioa agerian eman nahi du, herritarentzat eta bisitarientzat. Azken urte horietan, engaiatu zen galeria bat idekitzeko bisitarieri. Esteribar eta Aldudeko/Baigorriko ibarren arteko “Kintoan Barna” POCTEFA mugazgaindi proiektuari esker, proiektu hori bururatu da.

Uztailaren 20tik goiti, meategiko bidexka idekiko da, bi maneratan bisitatzeko: edo bisita libro parte bat ikusteko, edo gidarekin meategira joaiteko. Bisita gidatuak biltzen ditu Olhaberri, herria eta meategi parte baten bisitak. Meategiraino joaiteko, gidak eramanen zaituzte erreka zeharkatzerat barku segurtatu baten bidez. Gero, meategian argi eta soinu sistemak segida hartuko du.

Bisita gidatu horiek asteartetik ibiakoitz arte izanen dira, bi aldiz egun guziz: goizeko 10etan eta arratsaldeko 3etan iraganen dira. Bi oren iraunen dute.

Kalitatezko bisitak segurtatzeko gehienik 20 pertsonataraino onartuak izanen dira.

Parte hartzeko, zatozte bisitaren hitzordua aintzin, Olhaberriren aitzinean.

Prezio osoa: 7€, prezio apaldua 4€, kitorik 12 urtez petik diren haurrentzat.

Alexandra Larralde, ondare animatzailearekin segituko duzue bisita hori.

Xehetasunak : 06 75 72 96 08 edo olhaberri@gmail.com

Olhaberri zentroaren telefonoa: 05 59 37 79 19

Start date:

Nov 8th, 2022

Finish date:

Nov 10th, 2022

Time: