KINTOAN BARNA TAILER-BILKURA

KINTOAN BARNA TAILER-BILKURA

URTARRILAREN 21ean, ASTEARTEZ, UREPELEKO KANTINAN, 20:00etan 

KINTOAN BARNA TAILER-BILKURA

Joan den urtean, Kintoan Barna proiektuaren baitan, Baigorri, Banka, Aldude eta Urepeleko komertxante, ostalari eta aktibitater dei egin ginauzien, gure eskualdeko eskaintzen inguruko komunikazio lan bat eremaiteko. Lehen bilkura 2019ko maiatzaren 20an iragan zen Baigorrin, eta hunek, ausnarketa bide batzuk ideki zituen mugaz gaindiko proiektu huntan lekuko aktoreen inplikazioari buruz (bilkuraren bilduma mezu huntan txertaturik duzue).

Geroztik, Baigorri eta Esteribarko ibarretan analisia turistiko bat ereman da, diagnostiko bat eginez eta ekintza plano bat proposatuz. Urte berri hunekin, estudio hunen emaitzak ezagutarazteko eta zuen iritzia, baita proposamenak ere entzuteko, bilkura-tailer batetarat gonbidatzen zaituztegu.

Ikusten duzuen bezala, nahi ginuke Kintoan Barna proiektua zuen tresna bilaka dadin, hemengo aktibitateer irudi eta koherentzia berri baten emateko. Zuen iritzia biziki inportanta da, biharko eraiki nahi dugu eskualdearentzat!

Deneri idekia!

 

Start date:

Jan 21st, 2020

Finish date:

Time:

20h