LEPEDEREKO USOTEGIAK

Ondarea-Ihizia
64430 ALDUDE

Aldudeko ihizia sarez egiten den bakarrenetarikoa da Euskal Herrian. Sasoina urri hastapenetik azaroaren 11 arte doa, orduan direlako usoak pasatzen.

Lepeder lepoan iragaiten da. Aspaldikoa, ikusgarria eta biziki teknikoa da : 16 postuetan (xatar, paleta eta sare) perfektuki menperatua behar du. Xatarlariak dira ihizi horren lehen aktoreak. Lepoaren inguruan ezartzen dira, zonbait ehun metrotan. Uso talde bat lepotik hurbiltzean, haier da jokatzea. Xatarra, hori da makila baten puntan inguratua den trapu luzea, klaskatuz higitzen dute, oihuak botaz. Usoak beldurtzen dira, inguratuak sendituz beren burua, eta abiadura emendatzen dute. Gorago, zutabeetan kokaturik, abatariek botatzen dituzte paletak (ping-pong paletak, kisuz xuriturik), ahal bezain urrun. Usoek uste dute paleta xuriak belatzak direla, horiek azpitik erasotzeko usaia dutela-eta. Zorabiatuak, usoak beheruntz doaz ihes ; haien hautu bakarra da lepotik pasatzea eta ibarrera sartzea. Faktore guziak alde badaude (eguraldia, haizea…) eta jukutriak funtzionatzen badu, usoak preso gertatzen dira zutik ezarriak diren sareetan.

Sare ihizi gune hori 1906an sortu zen, eta 2006 arte familia berak zuen zaindu. Urte hortan, Lepederreko Usotegia elkartea sortu zen ibarreko biztanleer idekitzeko. Elkartearen helburu nagusia ez da ahal bezainbat uso harrapatzea, baizik eta ohidurak segiaraztea, jendeak plazer har dezan ihizian bazter miresgarrietan.

Oharra bisitarientzat : nahi baduzue ihizi hortan ikusle gisa parte hartu, egon isilik, ezar jantzi ikusgaitzak eta errespeta itzazue ihiztarien mugimenduak.

 

Amenities