GR12 URKIAGA-IBAÑETA

GR 12

Iraupena: 6.30
Distantzia: 18.40km
Desnibela: 800m
Planoan abiapundua: Col d’Urkiaga
Seinaleak: Xuri ta gorriz

GR12 ibilbideko zati hau Aldudeko Ibarreko inguruan zabaltzen da. Urkiagako lepotik abiatzen da: Aldudetik edo Urepeletik aurkitzen ahal da erreski lepo hori autoz. Ibilbidea lekuko mendi altoeneko zolatik pasatzen da (Ahadi, 1456m), Aztakarri ta Linduseko lepoetarik segituz, Orreagatik urbil dagon Ibañetako lepoan bururatuz.