Perkain Eihera

Perkain Eihera
64 430 ALDUDE

Aldudeko ibarrean, Garazitik 20 minutetan eta mugari urbil kokatzen da Perkain Eihera, Pauline eta Federico jabeek arraberritu dutena.

Perkain Eihera, Aldudeko errobiaren bazterrean dago, eta leku xoragarri bat da dekonektatzeko, indar berritzeko eta Naturarekin bat egiteko.

Barnean, giroak nahasten ditu artea, modernitatea eta egiazkotasuna, ehierako lehengo puxkekin eta obra pertsonalekin.

Kanpoan berriz, naturaz inguratuak izanen zirezte, baratze, fruitu arbola, lore, erreka eta mendiekin. Bake leku bat…

Amenities