Haizpe landetxea

Haizpe landetxea

Haizpe landetxea Aldude bihotzean kokatzen da, mugatik hurbil. Natura maite dutenentzat toki aproposa; era berean, bertako abereak, baserri et artisauen lanak, historia eta Euskal Herriko txoko bizi hau ezagutzeko aukera izanen duzue.

Baratzean, egonaldi goxoa pasatzeko lekua duzue, ondoan dagoen errekaren haize eztiaz gozatuz. Bestalde, mendi ibilaldiak egiteko toki aparta da.

“Ohian hatsa” edo “shinrin yoku “ esperientzia bizitzeko, oihan ederrak dituzue inguruan. Eta hegaztiak behatzeko Lindus behatoki paregabea hurbil .