Urepeleko gasnategia

Ardi gasna
64440 Urepele

Urepeleko gasnategia 1993an sortu da, herriko artzainek bultzaturik. Gure enpresaren berezitasuna da Euskal Herriko bakarrak girela ardi erre berozko gasnak baizik ez egitea.

Erre berozko ekoizpen prozesu tradizionalari esker (40°C baino gutiagoko berotzearekin), esneak atxikitzen ditu bere kalitate guziak, gustuzkoak eta organoleptikoak.
Bestalde, ekoizpenen %95 Euskal Herrian saldua da.

Gasnategiaren bisita gidatuak antolatzen ditugu Urepeleko gasnaren ekoizpenaren sekretuak zuer deskubriarazteko : gasna egitea, esne bilketa, gasna gozatzea…

Aipatzen dugu ere ohiko artzaintza, tokiko ardi buru beltx ezagunen hazkuntzarekin, bai eta hemengo kultura, hizkuntza eta bizi modua ere.

Xehetasun gehiago:
Zonbaten lekua : 100 presuna
Ezinduendako sarbidea

Amenities